Vistas de página en total

miércoles, 11 de mayo de 2011

GURE BIDEO HEZITZAILEA (GOSARI OSASUNTSUA)

Jarraian, gelan egindako bideo pedagogikoa igotzea aproposa iruditu izan zaigu, alde batetik ikasgai berdinekoa delako eta bestetik blog-aren inguruko gaia tratazen dugulako. Gosari osasuntsu batean egon behar diren osagaiak ageri dira bertan, egun osoko otordurik garrantzitsuena delako eta guztiontzako baliagarria zaigulako. Gustuko izango duzuelakoan gaude :


Janari Transgenikoak

Janari transgenikoak ingeniaritza genetikoaren bidez genetikoki eraldatutako organismo (landare edo animalia) batetik datozenak dira. Hots, beste espezie bateko geneak hartu dituzten landare edo animalietatik datozen janariak dira transgenikoak. Egun, gehien ekoizten direnak landare transgenikoak dira: artoa, garagarra eta soja, batez ere.
Aspalditik saiatu da gizakia uztak hobetzen eta jateko landare hobeak eta sendoagoak lortzen. Ingeniaritza genetikoa agertu aurretik (XX. mendearen hondarrean) landareen hobekuntza hautespen artifiziala eta zuzendutako gurutzaketen bidez lortzen zen. XX. mendearen hasieran, genetikaren ezagupenek produktibitate handiko mutanteak lortzea ahalbidetu zuen, landare-haziak X izpiekin tratatuz. 1983an lehenengo landare transgenikoa lortu zen, eta 1994an janari hauen merkaturatzea onartu zen estreinakoz.

Geneen txertaketak organismo batengan helburu jakin batzuk bilatzen ditu:
  • organismo horrek ezaugarri onuragarriak har ditzan; esaterako, hazkuntza handia izan dadin, zapore hobea izan dezan, erresistentzia gara dezan izurriteekiko edo herbizideekiko, etab. Landareekin, batez ere, aplikatu dira ingeniaritza genetikoaren ezagupenak, kanpoko geneak sartuz landareen ezaugarriak hobetzeko. Barazki naturalen aldean transgenikoek onura ugari eskaintzen diote konsumitzaileari zein nekazariari. Hori dela eta, gero eta gehiago merkaturatzen ari dira jaki hauek, kontrako iritziak eta haien aurkako mugimenduak egon arren.
  • organismo horrek produktu interesgarri bat ekoiztu dezan. Adibidez, giza-intsulinaren sintesia bakterioen bidez, intsulinarentzat kodetzen duten giza-geneak bakterioengan txertatuz.
Jarraian, janari trangenikoen inguruko bideo bat jartzen dizuegu:




martes, 10 de mayo de 2011

OBESITATEAREN JATORRIARI BURUZKO BIDEOA

http://www.youtube.com/watch?v=N6dHwuyQeKo&feature=related

OBESITATEA GAUR EGUNGO KEZKA

Hona hemen gaur egungo ironia: milioika jende lagun hiltzen den bitartean, obesitatea osasun-arazo nagusienetakoa bilakatzen ari da. Haurrei zein helduei eragiten die, eta obesoen kopurua etengabe ari da handitzen mundu osoan. Hori ikusita, bada obesitateari XXI. mendeko izurria deitu dionik. Izendapen deigarriak alde batera utzita, gaitza errotik aztertzen hasi dira adituak. Zer dakite obesitateari buruz? Nola gelditu izurria? Galdera asko daude erantzuteko.

Pertsona bat obeso izatera nola iristen den azaltzea ez da zaila: behar baino gehiago jaten duelako gizentzen da. Irensten dituen gehiegizko kaloriak gantz moduan metatzen dira gorputzean eta, denborarekin, obeso bihurtzen da. Joera edo portaera hori gizarte osora zergatik hedatu den azaltzea, ordea, ez da hain sinplea.Izan ere, faktore askok eragiten dute obesitatearen hedapenean. Herrialde garatuetan, publizitate-kanpaina erraldoien bidez, janari ezin erakargarriagoak eskaintzen dituzte elikagai-industriek; gehienetan, janari horiek kaloria ugari eta balio nutrizional eskasa dute. Horrekin batera, autoari, telebistari, telefonoari, ordenagailuari eta beste aurrerapen teknologiko batzuei esker, ez dago lehen adina mugitu beharrik eguneroko bizimodua egiteko. Guztiagatik, benetan erraza da behar baino kaloria gehiago hartzea. Ondorioz, osasun-zerbitzuen aurrekontuetan, gero eta handiagoa da obesitatearen eta berarekin lotutako gaixotasun kronikoen pisua.
Argi dago, datu kezkagarriak direla azken urteetakoak, beraz neurriak hartu beharko dira eta jendea kontzientziatu behar dela uste dut. Gainera munduan jendea gosez hiltzen den bitartean hau gertatzea lotsagarria dela iruditzen zait.

Anorexia, XXI. mendeko gaixotasun arrunta

Dieta orekatu bat erameteak onurak ekartzen dizkigun bezala, jaten uzteak ere ondorio kezkagarriak ekartzen dizkio gure gorputz eta osasunari. Jarraian anorexia gaixotasunaren berri emango dizuegu :


Anorexia duenak, gizentzeko beldurrez, jateari uzten dio, bere burua ez du gustuko, ez du bere burua den bezala onartzen.

Pubertaroaren eta nerabezaroaren artean agertzen da eta, oro har, nesken artean sarriago, itxura fisikoak gehiago kezkatzen dituelako, batez ere.

Gaixotasun honen zergatiak aztertzen hasiz gero, era guztietakoak aurki daitezke; argaltzeko dietaren bat kontrolik gabe egitearen ondorioz agertzen da gehienetan. Beste arrazoi bat nerabezaroan gertatzen diren aldaketak ez onartzea da: pisu gehitze azkarra, bizitzako aldaketa latzak, itxura fisikoarekiko konplexuak, harremanetan izaten diren arazoak, eta abar.

Anorexiak oso ondorio larriak ekar ditzake. Pisu galera handiaren ondorioz, desnutrizio larriko kasuak izaten dira: ilea galtzea, larruazal lehor eta ubeldua, azazkal hauskorrak, insomnioa, hipotermia, idorreria, behar baino lehenagoko betekadak eta mota askotako arazo hormonalak, hala nola, amenorrea (hilekorik ez izatea), osteoporosia (hezurretako gaitza), eta abar.

Kasu bakanetan bihotza gelditu eta hil egiten da gaixoa.

Interneten atentzioa deitu didan bideo pare bat txertatu ditut jarraian. Anorexia jasaten duen gazte batek nola ikusten duen bere burua eta modaren munduan mugitzen diren neska batzuen argazkiak ageri dira lehenean. Bigarrenean aldiz muturreko kasu baten deskribapena azaltzen da. (Nahiko irudi fuerteak direla aipatu behar da)

sábado, 7 de mayo de 2011

JANARI AZKARRA

Elikaduraren gaian ere puntu garrantzitsu bat janari azkarra da, zeren eta gaur egun, geroz eta gehiago jaten ditugu horrelako produktuak. Horregaitik, honako informazio hau interesgarria dela iruditzen zaigu:
Janari azkarren kateen jokaldi nagusiak zerbitzu azkarra, ordutegi zabalak, prezio merkeak eta establezimendu sare itzela dira. Espainiako Hotel eta Jatetxeen Federazioaren arabera (FEHR), Estatuan badira horrelako ia 3.000 lokal, eta kopuru hori emendatuz doa. Baina haien arrakasta ez datza erosotasunean bakarrik: jan azkarrak, haiei buruzko iritzi ona izan edo ez, gure gustuak erakarri ditu, eta nutrizioaz den bezainbatean duen entzute txarra gorabehera, denok erori gara inoiz hanburgesa bat edo pizza zati bat jateko tentazioan. Elikatzeko ohituretan izandako aldaketen ondorioak nabaritu egiten dira: bi espainiarretik batek gehiegizko pisua du eta gaixotasun kardiobaskularrak, 2000. urtean %35eko hilkortasun tasarekin, Espainiako lehenengo heriotza kausa dira.

Zer-nolako produktuak eskaintzen dizkigute?

Fast food produktuak bi taldetan sailka daitezke: eragin eta ezaugarri anglosaxoniarrekoak, hala nola hanburgesak, saltxitxak eta patata frijituak askotariko saltsekin batera (maionesa, ziapea, ketchup...), eta jatorri mediterraniarrekoak, hala nola pizzak, ogitartekoak, pintxoak eta kebab-ak (jatorri arabiarreko pintxoak: haragi adobatua, agabe ogian bildua, begetalekin eta jogurt saltsarekin batera aurkeztua). Beren nutrizio ezaugarriengatik, mota mediterranear edo arabiarreko janari azkarra mota saxoniarrekoa baino osasungarriagotzat jo daiteke.
Produktu horien artean, halaber, beste zenbait herrialdetako plater tipikoak, janari azkarraren forma berri bat direnak, aipatu behar dira, hala nola astotxo mexikarrak edo jan txinatarra, eta aurrez prestatutako produktuen aukera handia (lasagnak, kanelonak, paellak, enpanadilak, kroketak...); izan ere, produktu horiek gero eta gehiago eskatzen dituzte kontsumitzaileek.
<!--[if !vml]--><!--[endif]-->Produktu horiek hain heterogeneoak izanik, ez da erraza nutrizio-balio erakusgarri bat zehaztea. Hala ere, denak dira berdin honetan: dentsitate energetiko handian, beren gantz kopuru kantitate handiagatik (batez ere gantz asea eta kolesterola) eta karbono hidratoengatik (ogia, agabea, pizza-oinarria, opilak...). Eta, kalitatezko proteinak (arrautzak, haragiak, arrainak, gaztak...) ematen dituztela egia bada ere, zuntz, bitamina eta mineraletan (sodiotan, hau da, gatzean) urriak dira. Eta ez dugu ahaztu behar, halaber, hartzen dugun kaloria kopurua emendatu egiten dela, biziki emendatu ere, jana patata frijituekin, opilekin eta freskagarriekin edo alkoholdun edariekin batera hartzen badugu.

Fast food gehiegi jatea

Horrelako jana kontsumitzea ez da inolako eragozpena osasunerako baldin ohitura bihurtzen ez bada eta oinarrizko janarien ordez hartzen ez bada. Gertatzen da, ordea, gero eta pertsona gehiagok beren dietaren oinarri gisa hartzen dituztela, hori egiteak dakartzan nutrizio arriskuez konturatu gabe.
Gehiegizko energia
Fast food janari bakar batekin bakarrik, egunero behar den energiaren erdia baino gehiago hartzen da. Eguneko gainerako janariek ematen duten energia gehitzen badugu, jandako guztiaren energi kantitatea ikaragarri igotzen da eta gehiegizko pisua errazten da.

Koipe eta kolesterol gehiegi
Gehiegizko gantz aseek odoleko kolesterol maila handitzeko joera dute. Horiek eta kolesterola ugari dira produktu horietan, arrautza, gurina, esnegaina, gantza eta beste osagai gantzatsu batzuk dituzten saltsak eta frijituetan erabiltzen diren koko eta palma olioak direla kausa.

Digestio nekezak
Gehienetan janariak frijituta, birrineztatuta edo arrautza-irinetan pasatuta daude; beraz, gantzez aberasten dira, eta gantz berotua are liserigaitzago gertatzen da.

Gehigarriugari
Produktu hauek, oro har, etxean prestatzen direnek baino gatz gehiago dute, neurri batean sodioa kontserbatzaile gisa erabiltzen delako. Gainera, kolore, usain, zapore eta eraketari dagokionez, nahi den itxura lortzeko, kontserbatzaileak, koloratzaileak, trinkotze kontrakoak, egonkortzaileak, etab. gehitzen zaizkie. Plater hauek gozagarri biziak edo aditiboak zaporea potentziatzeko eta jateko gogoa suspertzeko eta, denboraren poderioz, dastamenaren pertzepzioa aldatu eta ohitura sortarazten dute.

Alternatiba osasungarriak

Fast food-ek ez du esan nahi, ezinbestean, zabor-jana. Janariak egokiro hautatzeak eta kontsumo maiztasun zuzen batek proposamen original, orekatu eta osasungarri bihur dezakete jan azkarra.
  • Jan azkarrak etxean...
    Astirik ez badugu, edo jana prestatzeko gogorik ez badugu, janari azkarrari eutsi ohi diogu. Hortik gehiegi jatea gomendagarria ez bada ere, etxean prestatzen dugunean erabilitako osagaien kalitatea eta kantitatea bederen badakigu ziurtasunez. Gakoa da menuan beste zenbait janari sartzean datza, jana elikagaiz osatzeko, hartara jan azkar orekatu eta elikagarria egingo dugu.
    • Pizza eta otarretakoa osagai iharrekin (gaztak, urdaiazpikoa, atuna berezko eran, oilaskoa, indioilarra, txahalkia...) eta begetalak (tomatea, tipula, piperrak, txanpinoiak, alkatxofak, ziazerbak, kuia, berenjena, etab.), entsalada eta fruta.
    • Hanburgesa (txahalki edo oilaskokoa) plantxan gantz gutxiko gaztarekin, entsalada, patata erre edo egosiak (eta ez beti frijituak), ogi integrala eta fruta.
    • Indioilar-saltxitxako ogitartekoa tomate frijituarekin, maionesa apur bat, entsalada eta zukua.
    • Gantz gutxiagoko patata frijituak: mikrouhin labean erre zenbait minututan eta salteatu olio gutxirekin, xigortu daitezen. Frijituta baldin badaude, zabaldu sukaldeko paperaren gainean gehiegizko koipea gal dezaten.
    • Hain energetikoak ez diren freskagarriak: hartu light motakoak edo, hobe, haien ordez ura edo zukua.
  • Fast food etxetik kanpo... Kanpoan jaten bada, hautatzeko aukera mugatu egin ohi da, zenbait kate janari osasungarriagoak jarriz beren eskaintza zabaltzen hasi badira ere; hartara, entsaladak, frutak, jogurt, etab. aurkitzen dira

Bideo bat ere ezarri dugu:





viernes, 8 de abril de 2011

GOSARI OSASUNTSUA

Lehenengo sarrera honetan, elikaduraren puntu garrantzitsu bat azalduko dugu, hau da gosari osasuntsu bat nola egin. Egunero unibertsitatera edo lanera joan behar dugunez, eguneko otordurik garrantsitsuena da gosaria, eguneko energiaren %25a ematen digulako.

Beraz, ez ahaztu eta hartu denbora egunero behar den bezela gosaltzeko!!!

Gosari osasuntsu bat egiteko, ondorengo bideoa ikustea gomendatzen dizuegu: